Hernanik aukera gutxi zituen punturen bat lortzeko, VRAC Quesos Entrepinareses kontra, Valladoliden eta espero bezala esku hutsik bueltatu ziren 41-10 galdu eta gero.
Pepe Rojon jokatu zen partidua eta etxekoak nagusi izan ziren, nahiz eta Hernanik itxura ona eskaini eta irabzten hasi. Saiatu ziren, baina aurkariak aukera gutxi eman zituen lau entsegu lortzeko.
Partidua jokatu aurretik esperotako emaitza horietako bat da liderraren kontra lortzen dena eta beraz min askorik egiten ez duena.
Datorren astean atsedenaldia dago, baina otsaileko hirugarren asteburuan Santboiana izango du aurkari Landare, irabazi daitekeen partidua.