Dokumental Zikloa eskainiko da bihartik aurrera hiru egunetan Biter kultur etxean. Euskal Zinea zikloa da eta eskainiko diren filmak, beti 19:30etan, ondorengoak izango dira: Gure oroitzapenak; Aralar, mundua leku den lurra; eta Jainkoak ez dit barkatzen.
Zikloa irekitzen lehenengoa, bihar, Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionaindia idazlearen obran oinarrituta 12 zuzendarik egindako film kolektiboa da.
Zuzendari bakoitzak askatasun osoa izan du, Sarrionandiaren testuetan murgildu eta nahi zuen gai, obra, poema edo hitza aukeratzeko, eta, hartara, denetarik ageri da idazlearen mundu amaigabeari egindako hamabi argazki ikus-entzunezkoetan zehar: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, noraeza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura….
Etzi, Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla zuzendarien Aralar mundua leku den lurra eskainiko da eta ostegunean Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen pelikulak emango dio amaiera film dokumentalen zikloari.