KoopFabrikaren lehenengo fasea abian da bihartik eredu berriarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 3a, 01:00

Koopfabrika abian da eredu berriarekin eta bihar hasiko da formazio trinkoen fasea. Hori baino aurretik, aurkezpen ekitaldi bat egingo dute hasiera emateko. 

Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean (Florida auzoa, 28) ekingo zaio aurkezpen ekitaldiari, bihar. Lehendabizi Koop­­Fabrikaren aurkezpen eki­taldia egingo da, 09:00etatik 09:30etara.
Ondoren, 09:30etatik 14:00­etara KoopFabrikan izena eman eta formazioak modu trinkoan jasotzea erabaki duten pertsonei zuzendutako lehenengo formazio saioa emango da: Enpresa eredua: ekonomia soziala eta kooperatibagintza izenburupean. 

Arianne Kareagaren (Lanki Ikertegia-Mondragon Uniber­tsi­tatea) eta Beñat Irasuegiren (Talaios Kooperatiba eta Ola­tu­koop) eskutik emango da lehendabiziko formazioa bihar Iturolan.

Partehartzaileak, ­finantzatzaileak eta ­antolatzaileak egongo dira aurkezpen ekitaldian
Biharko ekitaldian partehar­tzaileen artean egongo dira anto­latzaileak diren: Olatu­koopeko Mikel Valero; Mon­dragon unibertsitateko HUHEZI fakultateko Aitzol Loyola; eta EHUko Gezki institutuko Enekoitz Etxe­za­rreta.

Arianne Kareaga eta Beñat Irasegi adituen eskutik emango da bihar lehendabiziko formazioa 09:30etan hasita.

Proiektuaren finantzatzailea den Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat ere egongo da bertan eta Tokiko eragilea den Beterri-Buruntza udaletako lehendakaria Jon Zulueta ere bertan egongo da.

Ekonomia sozial berria sustatzeko programa da
KoopFabrika ekonomia so­zial berria eta ekintzailetasun so­ziala sustatzeko programa da, 2017tik abian dagoena. 

Lan­kidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Uniber­tsi­tateko Lanki ikertegia, Ola­tuKoop sarea, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Koope­ratiboaren Institutua eta Beterri-Buruntzako udalak, Gipuzkoako Foru Aldun­diak finantzatuta.

KoopFabrikan parte hartu duten proiektuak asko eta askotarikoak dira, 50etik gora orain arte hasi zenetik 2017an:  ekintzaile indibidualak, di­mentsio kolektiboa duten proiektuak, Euskal Herri osoan oso hedatua dagoen elkartegintza profesionalizatu nahi dutenak, abian egonda ere kontsolidatu nahi duten proiektuak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!