Txurianeko zubia, Osinagan, itxita dago eta ezin da erabili

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 3a, 01:00

Txuriaeneko zubia, Oianeder etxe parekoa, Osiñagan, ezin da erabili, itxita dagoelako. Kotxeren batek kolpea eman zion kablea lotzen zen tokian, eta ondorioz, zubia heltzen duen kable zati bat puskatu eta okerka geratu da argazkian ikusi daitekeen bezala. Udaleko Zerbitzuetakoak egoera aztertzen ari dira, zein konponketa beharko dituen jakiteko, baina luze joko duela dirudi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!