Partidurik zailena, gaur Pepe Rojon

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 3a, 01:00

Aurkari zailenaren aurka jo­ka­­tuko du gaur Hernanik, Hei­­neken Ligako 16garren jar­du­naldia Valladoliden. Pepe Rojo zelaian izango da, 12:30­etatik au­rrera, VRAC Quesos En­tre­pinares ahaltsuaren kon­­tra.
Valladolideko taldea lide­rra da eta nahiz eta lehen­dabiziko bi partiduak galdu eta krisian zegoela esan, az­ken hamahiruak erres­ka­dan irabazi dituzte.
Landaren hernaniarrek es­kura izan zuten garaipena, bai­na ihes egin zien. Pepe Rojon, aldiz, partidua oso des­berdina izango da. Bertan, hel­buru nagusia punturen bat lortzea da eta hori aski zaila izango da. Horretarako, erra­zena, zerbait esatearren, era­soko puntua izango litzateke, eta partidu irekia behar du izan hernaniarrentzat, puntu askotakoa.
Hernanik irabazteko asko eta galtzeko gutxi du, normala bertan erraz galtzea baita. Horrela ez bada, datorren guztia ongi etorria izango da trikoloreentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!