Elkargunea sortzea helburu, gaur bileran

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 14a, 01:00

Herritar talde batek «Her­na­ni­ko eragile sozialen eta eral­datzaileen Elkargunea» sor­tu nahi du, eta ho­rre­ta­ra­ko, au­rre­neko bilera deitu du gaur­ko, 19:00etan Biterin.

Proiektuak elkarbanatzeko
Hernani «bizirik» dagoen he­rria dela dio talde honek, eta ho­rren adierazletzat jotzen du «zenbat eragile dauden eta zenbat ekintza egiten diren». 

Horregatik, kultura, gaz­te­ria, eskubide sozialak... eta bes­te hainbat esparrutan da­bil­­tzanen artean el­kar­la­ne­ra­ko gunea sortu nahi dute. «Proiektuak elkarbanatzeko aukera» izango dela diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!