8.245 kilo elikagai Hernanitik Tindufera

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 3a, 01:00

Gipuzkoako familia, dendari, ikastetxe, farmazia eta era­kundeen ahaleginari esker, lor­tu da, berriz ere, kamio ba­tzuk elikagaiez betetzea Sa­ha­rako Errefuxiatu Kan­pa­men­duetara bidaltzeko. Her­nanitik zortzi tona paseak. 

Aurten, Piztu Itxaropena XV. Euskal karabana Laudiotik irtengo da martxoaren 2an. Kamioien aurkezpena otsai­laren 23an Kursalaren au­rrean egingo da. 

Hernanin, 13 palet bildu dira.  8.245 kilo jaki  jaso dira, iaz baino 1.717 kilo gehiago.  Aurten jakiak bakarrik bi­daltzea eskatu zen, beraz arropa ez da bidali.  Lehen­ta–suna jakiak zuen eta ospital batera sendagai kaxa bat, bi kaxa esponjak jaboiarekin eta hiru kaxa haundientzako fardelekin  bidali dira. 

Olioa, pasta eta konpresak berdintsu jaso dira eta arroza, azukrea eta lekaleak iaz baino gehiago. Atuna oliotan eta sardinak iaz baino gutxiago.

Saharar haurrak udaran 
Bide batez Saharako hau­rrak udan etxeetan hartzeko kan­paina ere abian da. Aurtengo udan etxean Saharako hau­rren bat hartu nahi duenak Udal Lankidetza Ar­lo­ra jo de­zake horren inguruko infor­mazioa jaso­tzera 943 33 70 17, (marijo-m@hernani.eus). Martxoaren 31ra arte izena eman daiteke. 

Oporrak bakean pro­gra­mak uztaila eta abuztua bitartean haur saharar bat etxean har­tzeko aukera eskaintzen du.  Basamortuko berotik ihes egi­teko, urteroko mediku az­ter­keta pasatzeko, beha­rrezko bo­­tika eta elikagaiak es­kura izateko, eta bertako klimaz go­zatzeko aukera iza­ten dute umeek. 

Hernaniko udalak umeen bidaiak ordaintzen ditu  eta  uz­­tailean eta abuztuan zehar udaleku irekiak antolatzen ditu  umeentzako. Beraz, herri­tarrak programan parte har­tzera gonbidatzen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!