Depilaziorako laser teknologia onenak dauzka Nekane edergintza zentroak: Diodozko laserra, Alejandrita eta IPL. Eta horiek probatzeko, aukera ezin hobea izango da, otsailaren 4tik 11ra: ate irekiak egingo ditu Nekane edergintzak.
20 urtetik gorako esperientzia dauka laser bidezko depilazioan, eta emaitzak klinikoki frogatuta daude. Sistemarik seguruena eta eraginkorrena da, azal mota guztietarako; baita belztutako azaletan ere. Mundu mailako liderra da, bertan daukaten laser teknologia, eta ia ez du minik ematen.
Probatu nahi baduzu, beraz, eskatu zita zure konfiantzazko edergintza zentroan!