Aurreneko txapelketa gaur, Bergaran

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Aurreko igandean eman zion hasiera denboraldi berriari Hernaniko Gimnastika elkarteak, eta gaur izango dute aurreneko txapelketa. Bergaran izango da, eskolarteko gimnasia erritmikoko eta amateur txapelketen denboraldia. Egun osoko lehiaketa izango da, goiz eta arra­tsaldez. Goizean, amateur talde guztiak eta bakarkako gehienak arituko dira; arratsaldean, aldiz, jubenil B mailako bakarkakoak. Elkarteak bertan izango diren gimnastak animatu ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!