Partidu zaila bihar, Valladoliden hernaniarrek jokatuko dutena; VRAC Quesos Entrepinares liderra bisitatuko dute, eta aurrez aurre ikusiko dute elkar Valladolideko Pepe Rojo zelaian. Eguerdiko 12:30etan hasita izango da hori.
Punturen bat eskuratzea, beharrezkoa
Lidergotza sendotzeko asmoz aterako dira Valladolidekoak zelaira; hernaniarrak, aldiz, punturen bat eskuratzeko bidaiatuko dute, salbaziorako beharrezkoa dutena.