Sagardotegietan zehar korrika, txotx egiteko prest!

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Dagoeneko pasa dira aste ba­tzuk txotx denboraldiari ongietorria eman genionetik, eta ho­rrekin batera, urteroko ekin­tzak ere badatoz. Beste modu batera ‘txotx’ egiteko aukera es­kainiko du, hamalaugarrenez, Sagar Lasterrak, CD Her­nani atletismo sailaren eskutik. 

Otsailaren 23an izango da aurten 8.9 kilometroko lasterketa; Hernaniko Arraun Elkar­tearen egoitzaren paretik hasiko da goizeko 11:00etan, eta Ave Maria parkean izango du helmuga, azken ur­teetan bezalaxe. 
Izena eman nahi dutenek, aukera daukate jada. Horreta­ra­ko, bi bide jarri dituzte: www.­kirolprobak.com edo www­.rock­thesport.com. Hilaren 22ra arte 10 euro izango dira. Lasterketa egunean ere, izango da apunta­tzeko aukera, 16 euroan.  

Izenematearen barruan, do­a­ko autobus zerbitzua eskainiko dute kiroldegitik, irteera gunera, hau da, Arraun Elkartearen egoi­tzaraino.

Berotzeko aukera, bihar
Horretarako, ordea, oraindik as­te batzuk geratzen dira. Baina hernaniar eta ingurukoek izango dute berotzeko aukera; bihar izan­go dute horietako bat, Ur­nietan. On Bosko krosaren bosgarren edizioa izango da he­rrian zehar, goizeko 11:00etan abia­tuko dira korrikalariak, Sa­lestar ikastetxetik, eta han izango dute helmuga. Bigarrenez, gainera, In­door Walking lasterketa ere izango da. 7 kilometroko ibilbidea osa­tu beharko da, bi kasutan.

Gaur arte eman ahal izango da izena www.herrikrosa.eus-en; bihar ere, apuntatu ahal izango da, eskolan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!