Saskibaloiko gorengo taldeek galdu egin dituzte aurreko jardunaldiko partiduak, eta asteburu honetan bestelako emaitzen bila aterako dira. Mutilek etxetik kanpo jokatuko dute gaur, 16:30etan, Oiartzunen kontra. Sailkapenean bata bestearen segidan daude puntuak berdinduta, eta lehia bizia espero da. Neskek, berriz, etxean jokatzea izango dute aldeko, gaur 18:00etan, baina arerio gogorra izango dute aurrez aurre; lider dijoan Easo Balerdi. Orain arteko partidu bakarra pasa den asteburuan galdu zuten, eta ez dizkiete gauzak erraz jarriko astigartarrei.