Mundarro elkarteak taldean eta lagun giroan egiteko irteera bat proposatu du otsailaren 10erako. Adarrara igotzea da asmoa, Besabitik abiatu eta berriro Besabira bueltatuta. Joseba Barandiaran plazan jarriko dute hitzordua, goizeko 09:30etan, kotxe partikularretan antolatu eta abiatzeko. Izena emateko kiroldegira jo behar da, edo emaila idatzi kiroldegia@astigarraga.eus helbidera.