Astelehena izango da Santa Ageda bezpera eguna, eta beraz, santa eskean aterazeko eguna. Aiztondo abesbatzak eta Norberto Almandoz musika eskolako trikitilariek eta ikasle helduek 19:30etan jarri dute hitzordua udaletxe aurrean, handiak abiatu eta herrian barrena koplak abesteko.