Bizimodu osasungarriaz bihar, bi saio

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 12a, 01:00

AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, bizimodu osasungarriari buruz ariko dira bihar Nerea Yarzabal eta Leire Belloso erizainak, AEKn. Bi saio egingo dituzte; 14:30etatik 16:30etara bat, eta 18:00etatik 20:00etara bestea. Saioak doan izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da 663 04 33 14 telefonoan edo zilegieskola@aek.eus helbidean. Besteak beste, osasun ohitura osasungarrien inguruan hitz egingo dute, eta gaixotasun kronikoez eta adinduen elikaduraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!