Erakundeen «erantzun eskasaren» aurrean, herritarren laguntza «ezinbestekoa» dela iritzita, herritar talde batek Hernaniko Harrera Sarea sortu du, kalean bizi diren migratzaileak laguntzeko helburuarekin. Laguntza modu askotan eman daitekeenez, antolatzeko asteartero biltzen dira Biterin, 20:00etan, eta gaur ere halaxe egingo dute. Gogorarazi dute bilerak irekiak direla.