Badator 21garren Korrika ere, Klika lelopean. Txillardegi omenduko da aurten. Astigarragan aurreneko batzordea asteazkenean bildu zen, besteak beste Korrika kulturala antolatzen hasteko. Era berean, Korrika laguntzaile izateko deia luzatu zaie herritarrei. Horretarako, AEK euskaltegira jo behar da, eta 12 euroren truke AEK lagundu, eta Euskal Herriko hainbat komertziotan beherapenak izango dituzte. Bestalde, Korrikaren aurkezpena ostegunean egingo da Hernaniko AEKren lokalean, 19:00etan, eta bertso-poteoa egingo da gero.