Ireki ditu ateak Astigarragako Ergobia auzoan dagoen Gurutzeta sagardotegiak, aurtengo txotx denboraldirako ere. Apirilaren 27ra arte, aurtengo sagardo berria probatu ahal izango da bertan, ohiko menu tradizionalak lagunduta.
Baina, nola ez, sagardoak izango du protagonismoa, eta aurten, sagardo berria produktu berriekin batera eskainiko du Gurutzetak.
Sagardo ekologikoa eta muztioa, Gorenak eta Euskal Sagardoaz gain
Lehendik ere botilaratzen zituen Gorenak kalitate zigilua daraman Gurutzeta sagardoaz eta Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko Gurutzeta sagardoaz gain, beste bi produktu jarri ditu aukeran.
Batetik, sagardo ekologikoa. Segurako Mujardin baserriko sagarrak erabili ditu horretarako.
Bestetik, sagar-zuku edo muztioa, naturala eta alkoholik gabekoa. Hau ere, Mujardin baserriko sagarrekin egina; kasu honetan, errezil sagarrekin.
Aurreneko doinuak, Hernaniko Kantuban Gazte Abesbatzarekin
Botilako sagardoan ez ezik, txotx denboraldirako ere prestatu dute berritasunik Gurutzetan. Esate baterako, otxoteen emanaldiei dagokienez.
Urtero bezala, otsailaren 27tik apirilaren 17ra arteko asteazkenetan otxote batek abestuko du afari garaian: Gaztelubide, Gaztelupe, Ertizka, Eguzki-lore eta Ozenki ariko dira txandaka. Baina aurten, talde berri batek emango die hasiera afari musikatu hauei: Hernaniko Kantuban Gazte Abesbatza berria izango da Gurutzetako afaria goxatzen, otsailaren 13an.
Hortik aurrerako zerbitzuetan, urtero harrera ona izaten duten eskaintzak aukeran izango dira txotx denboraldi honetan ere. Horrela, bakailaorik gabeko 22 euroko menua dastatu ahal izango da astelehen gauetan eta astearte eta ostegun eguerdi eta gauetan. Era berean, ohiko menu traidizionala egunero dastatu ahal izango da: txorixoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, eta postrerako, gazta eta irasagarra, intxaurrekin. Bestalde, bakailao kazuelak ere eskatu daitezke, saltsa berdean edo tomatearekin, aurretik enkargatuta.
Kultur ondarearekin bat
Txotx denboraldiak ematen du aukera, baita ere, sagardogintza eta sagardoaren kultura gertutik ezagutzeko. Horrela, sagardoa txotxetik probatu eta sagardotegiko menua ahoratzea, bisita gidatu batekin borobiltzeko aukera ere izaten da.
Esperientziak bizitzeko aukera dago, hain zuzen, txotx denboraldian. Gurutzetan bertan, sagardogintzaren historiari lotutako azalpenak entzun, prozesua gertutik ezagutu eta sagardo kata egin daitezke, esaterako.
Horrez gain, bestelako proposamenak ere biltzen dira, sagardotegiarekin lotuta bizi daitezkeen esperientzien artean. Informazioa eskatu, eta gustukoena aukeratu besterik ez dago.
Gainontzean, txotx denboraldiko giro onaz, eta, bereziki, sagardoaz gozatzeko garaia da; eta hau bukatuta, sagardoa botilatik ere izango da aukeran, kalitate onenekoa. Aitzakiarik ez, gozameneri!
ESKAINTZA BEREZIAK
- 22 euroko menua, astelehen, astearte eta ostegunetan.
- Asteazken gauetan Otxotea kantuan; aurrenekoa, Kantuban Hernaniko Gazte Abesbatza, otsailaren 13an.
- Betiko menua, egunero: txorixoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta eta irasagarra, intxaurrekin.
- Bakailao kazuelak ere eskaintzen ditugu (saltsa berdean edo tomatearekin), enkarguz.
ESPERIENTZIAK
- Sagardoaren historia, kata gidatua enologoarekin eta txotxa, menu tradizionalarekin.
- Sagardotegiko plater tradizionalak prestatzen.
- Gaztandegira bisita.
- Arrauntxotx.
- Esperientziak aukeran ostegun, ostiral eta larunbat eguerditan, aurrez erreserba eginda. Informazioa, Gurutzeta sagardotegian.
GORENAK GURUTZETA SAGARDOA
Fraisoro Laborategiko azterketa fisiko-kimikoa eta dastaketa panela gainditu dituen sagardoa, kalitate eta zapore onenekoa. Gurutzetako upategi osoak pasatzen du kontrola.
EUSKAL SAGARDOA JATORRI IZENDAPENEKO GURUTZETA SAGARDOA
100% bertako sagarrarekin egin den sagardoa, eta Fraisoro Laborategiko azterketa fisiko-kimikoa eta dastaketa panela gainditu dituena.
GURUTZETA EKO SAGARDOA
100% Segurako Mujardin baserriko sagar ekologikoekin egindako sagardo ekologikoa.
GURUTZETA SAGAR-ZUKUA
Segurako Mujardin baserriko errezil sagarrarekin egindako sagar-zuku edo muztio naturala.
TXOTX DENBORALDIKO ORDUTEGIA
- Astelehen gauetan eta asteartetik larunbatera irekita, eguerdi eta gauetan.
- Denboraldiaren itxiera, apirilaren 27an.
HARREMANETARAKO
Oialume Bidea 63, Ergobia Astigarraga.
Erreserbak: 943 55 22 42
gurutzeta@gurutzeta.com
www.gurutzeta.com