‘Screen Man’ ikuskizuna gaur, haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Haurrentzako antzerki saioa izango da gaur, Biterin: Screen Man, L’Home Dibuixat konpainia valentziarraren eskutik. Hiru urtetik gorakoentzat da, eta bi saiotan eskainiko dute: goizeko 11:00etan, eta eguerdiko 12:15etan. Tokia mugatua da, eta sarrerak 3 euroan daude salgai, Biterin bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!