Herri programa osatzeko, batzarra gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Maiatzaren 26an izanen dira 2019ko Udal Hauteskundeak, eta bide horretan ari dira lanean herri gehienetan, tartean, Goizuetan. Hain zuzen, herri programa osatzeko batzarra eginen du gaur Goizuetako EH Bilduk herritarrekin. Goizeko 11:00etan hasita izanen da, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei deia luzatu diete, parte hartzeko: «zer lehentasun eta erronka ditu Goizuetak aurrera begira? Etorri eta egin zure ekarpenak», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!