Eguneko arreta zerbitzua, 65 urtetik gorakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Asteazkeneko Plenoan onartu ondoren, Udalak astelehenean jarriko du martxan eguneko arreta zerbitzua, 65 urtetik gorakoei eta I. graduko mendekotasuna duten edo mendekotasun arriskuan dauden astigartarrei zuzenduta.

Hezitzaile bat izango da Galtzaur jubilatuen elkartearen egoitzan, astean hirutan.

Helduen bizi-kalitatea hobetzea helburu
Zerbitzu berri hau astelehenean jarriko da martxan, eta urte osoan zehar emango da, abuztuan izan ezik; hezitzaile batek saioak dinamizatuko ditu do­an, astelehen, astearte eta os­te­gunetan, 10:00etatik 13:00e­ta­ra. Astigarragan erroldatuta egon behar dute zerbitzua erabili nahi dutenek.

Udalak adierazi bezala, «zer­bitzuaren helburua nagusia Astigarragako pertsona hel­duen bizi-kalitatea hobe­tzea izango da, batez ere, sozializazioa bultzatuz eta bere autonomia pertsonala sustatuz».
Informazio gehiago jasotzeko edo eskaerak bideratzeko, Gizarte Zerbitzuetako sailera jotzeko azaldu du: 943 33 52 32 telefono zenbakira deituta edo ongintza@astigarraga.eus helbidera idatzita. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!