‘Play off’ak gertuago izateko, aukera etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Denboraldi erregularra da­ra­maki Mundarrok, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan; eta horri esker, aukera dauka oraindik, play offetara sailkatzeko: bi garaipen gehia­gorekin dago laugarren talde sailkatua, une honetan.

Eta gaur, pixka bat gehiago gerturatzeko aukera dute astigartarrek, etxean. Izan ere, Santo Tomas Lizeoaren kontra jo­ka­tuko dute, bosgarrenaren kon­tra; bi garaipen gehiagorekin dago talde do­nos­tiarra ere. Ki­roldegian jo­ka­tuko dute gaur­koa, arra­tsal­deko 18:00etan hasita.

Donostian bihar, neskak
Etxetik kanpo ariko dira, aldiz, Gi­puzkoako bigarren mailako neskak. Donostian jokatuko dute bihar, 16:00etan, Tecnun taldearen kontra. Azkenau­rre­ko sailkatuak dira donostiarrak, eta astigartarrek aukera dute, laugarren postura gerturatzeko: hiru garaipen ge­hia­gorekin dago Ordizia, bai­na liderraren kantxan ariko da asteburu honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!