Korrika pasatzen da denbora, eta halaxe hasi da aurtengo Korrikarako atzera kontaketa. Bi hilabete eskas geratzen dira horretarako; Garesetik abiatuko baita 21. edizioa apirilaren 4an, eta Gasteizen emango zaio bukaera apirilaren 14an. Bukaera aldera, apirilaren 13an pasako da Astigarraga eta Hernanitik, 01:02 eta 01:24etan, hurrenez hurren.
Eta ordurako motorra berotzen hasi nahi du Hernanialdeko AEK euskaltegiak; horretarako, aurkezpen-festa antolatu dute gaurko.
19:00etan emango zaio hasiera Hernaniko AEK euskaltegian egingo duten prentsaurrekoarekin. Ondoren, 19:30etan izango da bertso-poteoa. Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Asier Azpirozekin batera, Atxur, Ondi, Garin eta Goiz Argira joango dira.