Bi etxebizitza, bazterketa arriskuan daudenen eskura

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Beterri-Buruntzaldeako Uda­­len arteko hitzarmenari es­ker, bi etxebizitza bideratuko dira gizarte inklusiora, Bu­run­tzal­dean. Horietako etxe bat Her­nanin egongo da, eta ha­rrera pisua izango da. Bes­tea, Lasarte-Orian egongo da, eta emanzipaziorako izango da.

Pisu horietako erabiltzaile izateko, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Ando­ain eta Usurbilgo herritarra izan beharko da, eta 18 urtetik gora izan. Gehienez, sei hilabetez egon ahal izango dira etxe bakoitzean, egonaldi labur edo ertainerako prestatutakoak baitira, eta haien ego­naldia gainbegiratu egingo da, gizarteratze prozesuan laguntzeko. Izan ere, bazterketa-arriskuan dauden per­tsonei bideratutako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuaren barruan eskainiko diren bi etxebizitza izango dira horiek, eta helburua izango da baliabide ekonomiko pertsonalik ez dutenak eta gizartearen edo familiaren babesik ere ez dutenak laguntzea.


Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapari segika
Sei herrietako Udalen arteko hitzarmen hau lotuta dago Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu­en Mapak 2018-2021 eperako onartutakoarekin.
Bertan jasotzen dira, besteak beste, lurraldeko zerbitzuen egoeraren diagnosia egiteko konpromisoa, gaur egungo zerbitzu eta eskaeren azterketa egitea, sare publikoaren gabeziak zein diren ezagutzea, eta kobertura beharrak eta lehentasuneko interben­tzioak zein izan behar diren zehaztea. Ildo horretatik, le­hen­tasuneko in­ter­bentziotzat jo da gizarte in­klusioa, eta horri lotuta, hain zuzen, bazterkeria arriskuan egon litezkeen herritarrentzat etxebizi­tza zerbitzua eta enplegurako bideak sustatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!