Aurrematrikulaziorako zita, etzitik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

2019-2020 ikasturterako prestaketa lanetan dabiltza eskolak, baita Goizuetako Andres Narbarte ‘Xalto’ ikastetxea ere. Nafarroako beste eskolekin batera, astelehenean irekiko dute aurrematrikulaziorako epea, eta aste osoan zehar egonen da irekita; hau da, astelehenetik ostiralera, hilaren 4tik 8ra bitarte. Lehen aldiz matrikulatzen diren gaztetxoei egin diete deia, hau da, 2016an jaiotakoei, baita ikastetxe aldaketa eskatu nahi dutenei ere. Aurrematrikula egiteko edota argibide gehiagorako webgunea osatu du Nafarroako Gobernuak, denon­tzat: aurrematrikulazioa.nafarroa.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!