Eman ‘Bostekoa’ gaur zortzi, goizuetar koadrilari

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Programa berria grabatzen ari da une honetan EITBko taldea, eta horretarako, goizuetarrengana jo dute, orain ere. Bostekoa  izenburupean aurkeztu dute eta iragarri dute Aitor Zubietak aurkeztuko duela. Goizueta eta Lei­tza artean herri-kirol probak gra­batuko dituzte hurrengo larunbatean, hilaren 9an. 

Publiko bila
Hori horrela, goizuetarrei egin diete deia, animatzera joan daitezen, publiko moduan. Probak Mungian (Bizkaia) eginen dira. Bertaratzeko, autobusa jarriko dute goizean, eta bertan, jatekoa eta edatekoa egonen da. «Lehia bizia» izanen dela ere, hitz eman dute.

Informazio gehiago nahi duenarentzat, bi telefono jarri dituzte erabilgarri eta eskatu dute bertara deitzeko: 650 50 30 01 edo 609 09 88 37.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!