Adostasuna, soldatak igo eta gizarte zerbitzuetako gaiak onartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Urteko aurreneko Plenoa asteazken eguerdian bildu zen udaletxean, 12 puntu gai-ordenaren inguruan eztabaidatzeko.
Aho batez onartu zituzten hiru alderdiek horietako zazpi, eta desadostasunak izan ziren gainontzekoetan.

Partzela bat libre,animalientzat
Plenoa hasteko, aho batez onartu zen aurreko Plenoko akta, zuzenketa batzuk eginda, eta ondoren, Astigarraga A+ plataforma animalistak egindako konpromiso eskaera irakurri zuen bertaratutako he­rritar batek. Hau ere aho batez onartu zuen Plenoak.

Dena den, Zorione Etxe­za­rraga alkateak argitu zien es­ka­tzen zuten bezala herriko par­tzela publiko bat animaliek erabiltzeko moduan jartzeko, au­rre­na hainbat «pausu juridiko eta tekniko eman» beharko di­re­la.

Arreta eta etxebizitzazerbitzuak martxan, etasoldata igoerak onartuta
Ados egon ziren hurrengo puntuak onartzeko ere, alderdi guz­tiak. Batetik, Burun­tzal­de­an baz­terketa arriskaun dau­de­nen­tzako tutoretzapeko etxe­­­bizitza zerbitzua martxan jar­tzea eta horretarako araudia adostu ziren, eta bestetik, arreta zerbi­tzua ematea Gal­­tzaurren; astelehenean ja­rriko da martxan hau.

Oailume bidea 65eko Gu­rutzeta partzelaren inguruko azterketa egitea ere aho batez onartu zen, eta baita soldatak %2,5 igotzea ere, EUDELek proposatzen duenaren arabera. Superabitaren arabera %2,8ra igo ahal izango dela ere ziurtatu zuen Andoni Gartzia EH Bilduko bozeramaileak, «in­ber­tsioak %16an soilik bete direlako», baina portzentaia jakin arte itxoitea adostu zen.

Terrazak jartzeko ordutegia murriztu da neguan; ordubetez astean zehar eta ordu erdiz asteburuetan.

Terrazen ordenantza,harrobia betetzea eta Zarkumendegin aldaketak onartuta, EAJ-PSEk adostuta
Hurrengo puntuetan izan ziren desadostasunak.

Ostalaritza lokal eta jatetxeen lurzoruak erabiltzeko ordenantza EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen. Bes­te­ak beste, bertan biltzen da te­rrazak jartzeko ordutegia ordubetez murriztea neguan astean zehar, eta ordu erdiz asteburuetan, eta ordu erdiz, udako aste egunetan. Alkateak nabarmendu zuen «herritarren 10 eskaeratatik 6 onartu eta bat par­tzialki onartu» direla. «Entzu­ten eta kontuan har­tzen saiatu gara». EH Bildu, be­rriz, «pozik» agertu zen horregatik neurri batean, baina aldarrikatu zuen «terraza jartzeko baimena bizilagunek ema­tea, parte hartu de­zaten eta terrazen jabeak ar­duratsuago izan daitezen bul­tzatzeko».

Zarkumendegiko zabalpenaren inguruko aldaketak mo­du berean onartu ziren. EH Bilduk azaldu zuen aisialdi gune bat kokatzeko proposamenari bere momentuan eze­tza eman zi–tzaiolako abstenituko zela.
Erabat kontra agertu zen, ordea, Rofer-Buenaventura ha­rro­­biari buruz Excavaciones As­tigarraga SL enpresarekin egin­da­ko hitzarmenaren inguruan, eta EAJ eta PSEk onartu zuten. Andoni Gartziaren esanetan, «harrobiaren bete-lana milioi bat metro kubiko haunditzea Plan Orokorraren kontra dijoa», eta gainera, «kutsatuta dauden lurrak eskuratzeak konpromiso ekonomikoak ekarriko lizkioke Udalari». Alkateak azaldu zion «jarduera eta ingurumen teknikariaren eta hirigintzakoaren oniritziak» zeuzkala.

Azkenik, EH Bilduren auzoen aldeko ekimenak sustatzeko mo­zioaren alde agertu ziren alderdikideak eta PSE, eta abstenitu egin zen EAJ. «Kutsu elektorala» edukitzea ego­tzi zion alkateak, «martxan» daudelako egiten diren eskaerak. Andoni Gartziak erantzun zuen «partidarik ez» dutela, eta «batzordeetatik pasa gabeak» direla.
Bukatzeko, DBHko eraikinaren inguruko galderak egin ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!