Herrian bertan lan egin eta bizitzea posible delako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Goizuetan Lan eta Bizi ekimena jarri zuen martxan Udalak azaroaren hasieran, eta dagoeneko egin dituzte hiru jardunaldi. Azkeneko aurreko astean izan zuten, eta bertan izan ziren Kristina Saralegi eta Aitor Azkarate beren esperientzia azaltzen. Abeltzain eta talogile leitzarra da Saralegi; Azkarate, aldiz, Jauregia Esnekiak enpresa familiarrean dabil. Herriak dauzkan onurez aritu ziren biak, Kronikari azaldu bezala. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!