Bi hitzordu jarri dira gaur Kontrakantxa Gaztetxean. Batetik, 17:00etan Tertulianoan Asanblada deitu dute, besteak beste, autogestioari buruz aritzeko. Gero, 19:00etan beste bilera bat egingo da, irekia, Inauteriak antolatzeko. Proposamenak dituen guztia gonbidatuta dago.