Osiñagako auzo elkarteak iganderako bilera deia egin du, 12:00etan Arriatzu eskolan. Besteak beste, 2018ko balantzea egin eta 2019rako egutegia zehaztuko dute, eta horrez gain, auzotarren beharren inguruan ariko dira. Era berean, Elorrabiko zubia eta bidearen konponketa izango dituzte hizpide.