Plazak geratzen dira oraindik, asteazkenean hasiko den haurdunaldi tailerrean, eta gaurkoa da izena emateko azken eguna. Plaza Feministara (Aristizabal 7, behea) jo behar da horretarako, edo 943 33 70 17 telefonora deitu edo berdintasuna@hernani.eus helbidera idatzi. 30 euro balio ditu.
Haurdunei eta laguntzaileei zuzenduta
Saioak otsailaren 6tik maiatzaren 29ra arteko asteazkenetan egingo dira, otsaila eta martxoko azken asteazkenetan izan ezik, 18:00etatik 20:00etara, Biterin.
Batzuetan, haurdun daudenei zuzendutakoak izango dira; besteetan, laguntzaileei zuzenduak; eta tarteka, denentzako.
Gutxienez 12 asteko egon behar da haurdun.