Emakumea Pilotari eta Euskal Herriko Torneoko partiduak, hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 1a, 01:00

Urumea bailarako palista eta pelotariek gaur jokatuko di­tuz­ten hainbat partidurekin emango diote hasiera asteburuari. Partidu esanguratsuenen artean, bi izango dira nabarmenenak. 

Batetik, Emakumea Pilo­ta­ri Txapelketan, finalerdia jo­ka­tuko dute eskuz binaka Araiztegi eta Arrietak, 18:30e­tan Azpeitian, aurreneko mailan. Nora eta Maider Men­di­zabal izango dituzte aurkari.

Bestetik, Euskal Herriko Txapelketako gune bilakatuko da Hernani gaur, 20:30etatik aurrera, elite mailako seniorretako partiduak jokatuko baitira. Aurrena, Epleko Ur­me­neta eta Aranburu ariko dira Oberenako Tainta eta Cor­donen kontra, eta ondoren, Paul Ojuel eta Iñigo La­baka hernaniarrak ariko dira Lemoako Garcia eta Etxebe­rri­a­ren aurka.

Astigarragan eta Goizuetan ere bai
Bestalde, pelotari goizuetar eta astigartarrek ere gaur hasiko dute asteburua.

Astigarragako Txomiñenea frontoian eskuz binaka ariko dira hirugarren mailako ka­de­teak, Arrasateren kontra, 19:30etan. Bigarren mailako infantilek, berriz, Oiartzunen jokatuko dute gaur 19:15etan.

Umore Onako goizuetarrek ere izango dituzte partiduak gaur: 18:30etan hasita, etxean ariko dira eskuz binaka ben­jaminak, Errekaren kontra au­rrena, eta Ultzamaren kon­tra gero, eta infantilak, Txa­rutaren aurka, bukatzeko. Etxetik kan­po, berriz, Legasan jokatuko dute 18:30etan alebin eta benjaminek, Errekaren aur­ka.

Bestalde, gomazko paletan, jubenil hernaniarrek Ale­gin jo­katuko dute 18:30etan, In­txu­rreren kontra.

Pala eta pelota eskoletan, aukera
Hernaniko pelota eskolak go­gorarazi du gaurkoa dutela izena emateko azken eguna, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek. Frontoira jo behar da izena emateko, 17:30etatik 19:00etara.
Pala eskolan, berriz, otsailaren 5ean hasiko dituzte klaseak. Izenematea: hernanikopalistak@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!