Aurreneko egunetik ekitaldiz beteta dator otsaileko kultur agenda. Batetik, Inauteri usaina nabaria da dagoeneko; Elur Txori elkarteak antolatzen duen Kaldereroen konpartsak bihar alaituko ditu kaleak, 21:00etatik aurrera, eta horien aurretik, Langile ikastolako ikasleek astinduko dituzte mailu eta paderak gaur, 15:00ak aldera; eguraldia dela-eta, eskolako patioan ariko dira.
Bestalde, bihar Screen Man haur antzerkia izango da Biterin, bi saiotan. Sarrerak hiru eurotan daude salgai.
Santa Ageda eskean, igandetik
Otsaileko derrigorrezko beste zita, Santa Ageda bezeperakoa izaten da. Eskoletako ikasleak eta herriko hainbat abesbatza Santa Ageda egunaren bezperan, astelehenean aterako dira santa eskean.
Ereñotzun, berriz, astelehenean bakarrik ez; igandean ere aterako dira, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta, 09:15etan Txirrita eskolako patiotik, eta bazkariarekin borobilduko dute buelta. Astelehenean Ur Mia 16:30etan aterako da.
Euskal Zinea, hiru egunez
Inauteri kutsuko ekitaldi gehiago ere izango dira, noski: Iñude eta Artzainen konpartsa, eta Musika Bandaren eta ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleen kontzertuak. Eta bestelako ohiko ekitaldiak ere bai.
Baina baita ekitaldi bereziak ere: Euskal Zine zikloa egingo da 3 egunetan; Olatz Salvadorrek joko du Hernani’n Musik zikloaren barruan; Zuhaitz Eguna hilaren 16rako antolatu da; eta Sagar Lasterra herri lasterketa ere laster batean iritsiko da.
Otsaileko agenda
BIHAR Haur anzerkia: Screen Man. L’Home Dibuixat talde valentziarraren ikuskizuna, hitzik gabea, hiru urtetik gorakoentzat, 11:00etan eta 12:15etan, Biterin.
BIHAR Kaldereroen konpartsa. Irteera Elur Txoritik, 21:00etan.
4 Santa Ageda bezpera. Kantuz abesbatza Milagrosatik, 19:00etan; Ohitura Zaharrak abesbatza Milagrosatik, 17:45etan; Ereñotzun Ur Mia, 16:30etan.
EUSKAL ZINEA
5 Gure oroitzapenak. Film kolektiboa.
6 Aralar, mundua leku den lurra. Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla. Azpititutuluak gaztelaniaz.
7 Jainkoak ez dit barkatzen. Josu Martinez. Azpitituluak gaztelaniaz.
*Saio guztiak Biterin, 19:30etan.
7 Irakurketa Kluba (2.saioa), 3-5 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat, 17:30etan liburutegian (ez dago tokirik).
8 ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko piano ikasleen emanaldiak Milagrosan, 18:00etan eta 18:45etan.
9 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30-13:30 Atsegindegin.
9 Kalez kale kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
9 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta, 18:30etan Atsegindegin.
12 Literatur solasaldia: Perla. John Steinbeck. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.
12 Literatur solasaldia: El país donde florece el limonero. Helena Attlee. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.
13 Ipuin kontaketa, Lupe Lekuonarekin, Biterin: 17:30etan 3-4 urte artekoentzat eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira aurretik.
14 Hernani’n Musik: Olatz Salvador. Zintzilik. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai, 7,50 euroan, otsailaren 4tik aurrera.
16 Zuhaitz Eguna.
23 XIII. Sagar Lasterra herri lasterketa, 11:00etan Ibarluze poligonotik abiatuta.
INAUTERIAK -24-martxoak 5-
24 Iñude eta Artzainak konpartsa, 11:45etan Uurmea ikastolatik aterata.
24 Inauteri aurreko kontzertua, Hernaniko Musika Bandaren eskutik, 13:00ean arkupetan.
28 Inauterietako kale buelta, Hernani Musika Eskola Publikoko akordeoi, trikitixa eta haizezko taldeekin, 18:00etan.
25-27 Zilegi Eskola: Barreterapia, Maialen Viaña Zabaletarekin, AEKn, 09:30-11:30 eta 18:15-20:15.
26 Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin, Biterin: 17:30etan 3-4 urte artekoentzat eta 18:00etan 5-7 urte artekoentzat. Gonbidapenak eskatu behar dira aurretik.
ERAKUSKETAK
12 arte Erliebeko pintura. Egilea: Luis Telleria. Biterin.
15-27 Koadroak harri eta kristalarekin. Egilea: Tere Avila. Biterin.
GAZTELEKUA
5, 6, 12, 13 Buruhaundiak.
7, 14 Mutilak, mutilekin, mutilez (sexualitate tailerra).
8 Maitasun erromantikoaren aurka.
23 Argazkiak egurretan.