«Eragile desberdinekin elkarlanean, lana eta industria indartu eta herriko merkataritza bultzatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 31a, 01:00

Andoni Amonarraiz izango da Herna­nirako EAJren alkategaia, eta ekonomia jarri du ardatz na­gusien artean, herri­a­ren ga­ra­penean, «azken 8 ur­teetan EH Bilduren interes eta iniziatiba falta» nabarmenduz, ekonomia arloan eta enpresen babesean; «enpleguaren sor­kuntzan eta Hernaniren etorkizunean oinarrizkoak diren alorrak, hain justu». 
Amonarraizek Galarretan aurkeztu zuen bere alkategai­tza, Hernanirentzako pun­tu era­bakiorra, EAJren proposamenean: «ezinbestekoa da Ga­larretako Parke Tekno­lo­gi­koa eta Estubegiko proiektua ga­ra­tzen laguntzea, behin betiko. Aberastasunaren bes­te motorra izan behar dute, gure he­rriko kalitatezko enpleguaren garapenean».
Hautagai jeltzaleak azpimarratu zuen, «azken 12 urteetan ez dela erabaki seriorik hartu herriko merkataritza suspertzeko; dirulaguntzak ge­hitu dira soilik eta, kasualitatez, 2018ko amaieran, hauteskundeen aurretik, martxan jarri da indarberritzeko pla­na». Amonarraizek aurkezpenean esan zuen, in­dustria eta merkataritza zine­gotzigoa eza­rriko duela. Txotx garaiari dagokionez, aurreratu zuen: «martxan jarriko ditugu urteetan egin ditugun proposamenak, eta kaxkoko bizilagunen bizi-kalitatea bilatzen dutenak, merkatariei eta ostalaritzari kalterik egin gabe».
Udalerriaren kudeaketa be­rri baten beharra ere azpi­ma­rra­­tu zuen Amonarraizek, «gar­dena, berdinzalea eta lankidetzan oinarritua, EH Bildu­ren formekin kontrastatuz». 
Amonarraizek hautagaitza errepikatuko du, «indartsu eta gogotsu, herritarrek eta alderdikideak babestuta, Hernani hobetu eta aldatu daitekeela ikusten dutenak».  
Aparkalekuak hobetzea, iris­­garritasuna, hondakinen ku­de­a­keta, desgaitasuna du­te­nen, gazteen eta helduen zerbi­tzuen hobekuntza... dira aurkezpenean azpimarratu eta landu zituen beste gaietako batzuk. «2019an Hernanik ezin die utzi betikoei irabazten», adierazi zuen, eta bozkatzera joaten ez diren 6.000 herritar horien botoa eskatu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!