Aho batez, Udala eta Donostiako musika eskolaren arteko hitzarmena

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 31a, 01:00

Azkarra eta lasaia izan zen astearteko Plenoa. Abenduaren 18ko ak­tak onartu ziren lehendabizi. 2018­ko abenduan eta 2019­ko urtarrilean emandako de­kretuen berri eman zen gero, eta baita 2018ko aurrekontuaren kreditu aldaketako espedienteen berri ere. Gai zerrendako laugarren puntuan, kon­tu-har­tzailearen ingera oharrak eta ko­munikazioa, aurrekontu egon­kortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak betetzeari buruz ere informatu zuten. 
Ondoren etorri zen eztabaida gehien sortu zuen puntua. 2019ko plantila organikoa, lan­postuen zerrenda, organigrama eta funtzioen katalogoaren aldaketak onar­tzea. Opo­sizio guztiak erabaki honen aurka bozkatu zuen, zazpi botorekin, eta Udal Gober­nuak alde bederatzirekin; eta beraz, onartu zen. Luis Intxauspe alkateak eman zituen lehendabizi azalpenak: Ondare eta kontratazio saileko lege aholkulari bezala langile bat kontratatu da, lege aholkulari postua ordezkatuz. On­do­ren, Andoni Amo­narraiz EAJko boze­ramaileak, aurkako boto­aren arrazoia azal­du zuen: «txostena berandu iritsi da». Ildo berean hitz egin zuten PSE-EEko Ricar­do Cres­pok eta Orain Hernaniko Jaione Aristregik.  
Amaitzeko,  aho batez onartu zen Uda­laren eta Donos­tiako musika eta dantza eskolaren arteko kudeaketa go­men­­dioaren hi­tzarmena sina­tzea. Hitzar­men honekin, lan pol­­tsa bakarra egongo da lu­rraldean, eta «tramitazio guztiak erraztuko ditu; kontratazioak egiteko, esaterako». Jo­xan Goikoetxeak sinatuko du gaur hitzarmena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!