‘Pumori, mendiaren alaba’ eskainiko da gaur Sandiusterrin, Zinea Euskaraz! berezian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 31a, 01:00

Zinea Euskaraz! egitasmoa­ren barruan, berezia izango da urtarrileko saioa, eta puri-pu­rian dagoen pelikula bat eka­rri­­ko du Dobera Euska­ra El­kar­­teak: Pumori, mendiaren ala­ba emango da gaur, arra­tsaldeko 18:30etan hasita, Sandius­te­rrin. Unai Ugarte­mendia kazeta­ri­ak aurkez­tuko du.

Filmak gogora ekarri nahi ditu, Suku Maya gazte ne­pal­darraren istorioaren bitar­tez, 2001eko urrian, Hima­la­ya­ko Pumori mendiaren ma­ga­lean elur-jausi batek harra­pa­tuta hil ziren bost men­di­zale eus­kaldunak. 

Beñat Arrue aizar­na­­rra zen ha­ie­tako bat, eta bere ka­ma­ra­rekin atera zuen azke­neko argaz­kian, Sukurekin age­ri da, 3 urte zituela. Istri­pua gertatu eta urtebetera, Ne­pa­le­ra egin zuten bidaia Beñaten gura­so­ek, istripuaren tokira hur­bil­tze­ko, batetik; eta argaz­kian ageri zen neska hura eza­gutzeko, bes­tetik. Haiekin bizi da orain, Aizarnan.

Dokumentala ikusteko, sa­rre­rak salgai daude, 5 euroan, Dobera Euskara Elkartearen bule­goan (Larramendi kalea 11, behea); eta emanaldiaren aurretik, Sandiusterrin ber­tan ere izango da aukera, eroste­ko. 

Bil­dutako diru guztia, SOS Hi­ma­­laya Fun­da­­zioarentzako izan­go da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!