Screen Man antzezlana eskainiko da etzi, larunbatean, Biterin, 3 urtetik gorako haurrentzat. Bi saio izango dira, goizeko 11:00etan eta eguerdiko 12:15etan; eta sarrerak, Biterin bertan daude salgai, 3 euroan. Iraupena 35 minutukoa da. Screen Man, pantaila gizakia, protagonistari bidean agertzen zaion laguna da.
Valentziatik datorren L’Home Dibuixat konpainiaren lana da, eta proposamen honek, irudien, txontxongiloen eta objektuen manipulazioari esker, ikuslea kokatzen du, bere begien aurrean gertatzen den unibertso magiko batean. Antzerkiaren garapena, gidoiaren errealitate eta digitaltasunetik hasten da, eta bi hauek txandatuz, istorioaren jarraipena ziurtatzen dute.