Lan saioetan partehartzeko izenematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 30a, 01:00

Herriz herri egitasmo berria jarri nahi du martxan Orreaga taldeak, eta Her­na­nin ere izango dira. Politikaldia Nazio Estra­te­gi­an izena du egitasmo be­rri­ak, eta lau lansaiotan hain­bat kontzeptu lantzea da as­moa. Saio horiek Hernanin eman­go dira, taldea sortuz gero. Saio hauetan parte hartzeko, bihar arte eman daiteke izena. Horreta­rako,  info@orreagataldea.com helbide elektronikora idatzi behar da. Taldea sortu ahala eraba­kiko da saioak non eta noiz egingo diren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!