KZ Guneak 23 ikastaro eskainiko ditu otsaila eta martxoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 30a, 01:00

Hernaniko KZ Guneak webgunean ar­gitaratu ditu hu­rren­go bi hilabeteetako ikastaroen eskaintza. Izena eman daiteke, dagoeneko, denetan. Bi hilabete izanda eskaintza zabala da, guztira 23 ikastaro eskainiko baitira. Horietako hamahiru aurrez aurrekoak izango dira eta beste hamar, be­rriz, urrunekoak izango di­ra, etxetik egin daitezkeenak.

Bederatzi sailetan banatuak 
Ikastaroak bederatzi sail desberdinetan daude banatuak: Enplegu-bilaketa, ko­mu­­ni­ka­zioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazio eta garapena eta sare sozialak. Euskeraz eta gaztelaniaz ematen dira ikastaro gehienak ordutegi desberdinean.

Ba­tean edo bestean izena emateko aukera dago Biteri kultur etxean edo www.kzgunea.eus webgunean. Plazen libre egotea KZgunea zentruan edo KZgunearen web orrialdean kontsultatu daiteke. 

AURREZ AURREKOAK
Otsailak 1-14, Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidal­tzen ikasi. 11:00-13:00, gazteleraz.
Otsailak 1-14, Ofimatika tresnak-LibreOffice. 18:00-20:00, gazteleraz.
Otsailak 15-25, Smarthponeak eta tableta. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 09:00-11:00 gazteleraz.
Otsailak 15, Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu. 16:00-18:00, gazteleraz.
Otsailak 18-28, Google aplikazioak zure gailuetarako. 16:00-18:00, euskeraz.
Otsailak 25-28, Facebook. 11:00-13:00, euskeraz.
Martxoak 3-6, Enplegu bat lortu. 18:00-20:00, euskeraz. 
Martxoak 4-15, Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidal­tzen ikasi. 16:00-18:00, gazteleraz.
Martxoak 4-15, Ofimatika tresnak-LibreOffice. 09:00-11:00, gazteleraz.
Martxoak 29, IKTeak bizitza hobetzeko. 16:00-18:00, gazteleraz.
Martxoak 20-28, Smarthponeak eta tableta. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 16:00-18:00 gazteleraz.
Martxoak 20-29, Google aplikazioak zure kudeaketarako. 09:00-11:00, gazteleraz.
Martxoak 27-28, Instagram. 18:00-20:00, euskeraz.

URRUNEKOAK
Martxoak 3-27, Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin. Gaztelaniaz. 20 ordu.
Martxoak 4-apirilak 3, Argazki ukitua GIMP erabiliz. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Otsailak 4-martxoak 6, Ofimatika orokorra. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Martxoak 4-apirilak 3, Ofimatika aurreratua. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Otsailak 4-martxoak 6, Norbere erabilerarako Google aplikazioak. Euskeraz. 40 ordu. 
Otsailak 18-27, Dropbox. Gaztelaniaz. 4 ordu.
Martxoak 4-apirilak 3, Norbere erabilerarako Google aplikazioak. Gaztelaniaz 40 ordu. 
Martxoak 11-20, Dropbox. Euskeraz. 4 ordu.
Otsailak 4-martxoak 6, APP inventor. Sortu zure APPak. Gaztelaniaz. 4 ordu.
Otsailak 4-martxoak 6, Sare sozialak. Gaztelaniaz. 4 ordu.

KZ GUNEA
tutor.hernani@kzgunea.net/www.kzgunea.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!