Santa Ageda bezpera ospatu zuten, baita ere, Hernani BHIko ikasleek. Ohiturak jarraituz, santa eskean atera ziren DBH1 eta DBH2ko ikasleak, beraien auzoan zehar. Aprobetxatu zuten, baita ere, omenaldi xume bezain hunkigarria egiteko: Joxe Ramon Beroitzi abestu zizkioten hainbat kopla, herrian euskal kulturaren alde egindako lan itzela eskertzeko.