Ipuin kontaketa bertsotan, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 30a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak, aste honetarako, Amher eta Koxka elkarteen lagun­tza­rekin: Txori txikia eta kroko­di­loa, Ipuin Fak­­toriako argi­talpen berrie­na, bertsotan kontatuko dute gaur, 19:00­etan Biteriko areto nagusian.
Unai eta Eñaut Agirre izan­go dira bertso kon­ta­lariak, narrazioa egingo dute Jexux Eizagirrek euskeraz eta Ndi­ckou Diouf eta Boubacar Diouf (Mbolo moye doole el­kar­tea) senegaldarrek wo­lofez, eta Mai­der Yabarrek zeinu hiz­kun­tzan kontatuko du ipuina.
Txori txikia eta krokodiloa Senegaleko ipuin ezagunena da eta euskeraz eta bertako wolof hizkuntzan dago ida­tzita. Umeentzako eta hel­duen­tzako egokia, lehen­dabizi euskaraz irakurri eta kanta­tuko da eta gero wolof hiz­kuntzan.
Lehendabiziko aldia da Unai eta Eñaut Agirre anai­ek ipuin kontaketa bate­an abes­ten dutena. Unai kroko­di­loaren paperean sartuko da eta Eñaut txori txikiaren ama­ren paperean. Ondoren ilus­trazioak pantai­lan jarriko dira eta galderentzako ere tartea egongo da.
Me­zua ere badu bai gazte­enen­tzat azalekoa eta heldu­en­tzako sakonagoa.

Zinea Euskaraz!, bihar
Bestetik Dobera Euskara Elkarteak Zinea Euskaraz! saio berezia antolatu du biharko. Puri-purian dagoen pelikula bat ekarriko da Pumori, men­diaren alaba jarriko dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, Sandiusterrin.
Filmak gogora ekarri nahi ditu, Suku Maya gazte ne­pal­darraren istorioaren bitar­tez, 2001eko urrian, Hima­la­ya­ko Pumori mendiaren ma­ga­lean elur-jausi batek harra­pa­tuta hil ziren bost men­di­zale eus­kaldunak.
Dokumentala ikusteko, sa­rre­rak salgai daude, 5 euroan, Doberaren bule­goan (Larra­mendi kalea 11). Bil­dutakoa, SOS Himalaya Fun­da­­zio­arentzako izango da. Egu­ne­­an bertan, sarrerarik gera­tzen ba­da, Sandiusterrin ber­tan erosi ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!