Estimulazio musikala txikienentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 01:00

Estimulazio Musikal Goiz­tiarra pasa den urtarrilaren 8an hasi zen eta gaur hila­be­teko laugarren saioa egingo dute. Asteartero egiten da Bi­teri kultur etxean eta Kaxko Elkarteak antolatzen duen tai­lerra da. 10:45etan hasiko dira eta ordu bete irauten du saioak. 

Musikarekin haurren ga­ra­­­pena sendotzeko eta gura­soekiko lotura afektiboa sus­tatzeko tailerra da. 0-3 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta debalde izaten da. Hori bai, izena eman behar da: info@musikhazi.com edo 608 19 37 01 telefonoan.

Abestiak, dantzak, jokuak; haur eta gurasoen arteko lo­tura areagotzen da elka­rrekin abestuz, dantzatuz eta jolas­tuz. Urtarrilean zehar guraso eta haur ugari elkartu dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!