Aire kalitatearen azterketaren emaitza eskatu zuen Hernaniko Udalak, eta dagoeneko emaitzak aurkezteko prest daude. Horiek gaurko ezohiko Hirigintza eta Ingurumen Batzordean eskainiko dira aurrenekoz. Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko bi irakasle izango dira bertan emaitzen berri emateko. Udalak gogorarazi du batzorde hauek publikoak direla, eta gaiak herritarrengan izan dezakeen interesa dela-eta, herritarrak animatu ditu bertaratzera; galderak egiteko aukera izango dela adierazi dute. Arratsaldeko 18:00etan hasita izango da Batzordea udaletxean, baina aurretik, beste 7 gai jorratuko dituzte udal ordezkariek.