Zilegi Eskolen bueltan, bihar saioa antolatu dute Hernaniko AEKn. Damian Pedrosa filosofoak askatasunaren inguruko hitzaldia emango du, historian zehar kontzeptu horrek izan duen bilakaera aztertuta. Bi saio emango ditu; 09:15etatik 11:15etara bat, eta 18:00etatik 20:00etara bestea. Doan da, baina komeni da izena ematea, 663 04 33 14 zenbakian edo zilegieskola@aek.eus helbidean.