Garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 01:00

Aurtengo denboraldian Mun­­darrok ez du erdibiderik. Irabazi edo galdu egiten ditu partiduak (12 irabazi eta 8 galdu berdinketarik gabe) eta gainera boladaka dabilen taldea da. 2019a bolada txarrean hasi du eta hiru partidu daramatza aurten neurketak galduz. Pasa den larunbatean Ostadarren kontra 0-2 galdu zuen Zarku­men­degin.
Lehenengo zatian ez zen gauza askorik pasa eta bi taldeek ez zituzten aukerak sor­tu. Atsedenetik itzuli zirenean partiduak erritmo gehiago har­tu zuen.
Etxekoek gaizki de­fen­datutako jokaldi bat ondo baliatu zuten Lasar­tekoek markagailuan aurre­ra­­tzeko. Minutu batzuk beranduago, baloi irteera txar baten ondoren, Ostadarrek bigarrena eta azkena egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!