Otsailaren 23ko manifestaziora deialdia egin du GuraSOS-ek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 01:00

gurasosek,  otsailak 23, la­run­baterako adOStASUNAri ESAN BAIETZ!! Donostian, 17:00etan hasiko den, manifestaziorako deia luzatu die gipuzkoarrei. Agerraldian, osasun, hezkuntza, sindikalgintza, unibertsitate, nekazaritza, kultura, kirola eta ekologia arloko hainbat eragile eta herritar izan ziren deialdi hau babesten. Manifestazioaren ildoari loturiko manifestu bati atxikimendu kanpaina martxan ere jarri dute. Arlokako kanpaina alde batetik, hau eragile desberdinek dagokien arloan landuko dute. Kan­painan zehar, jasotako atxikimenduen berri emango da. Bestalde, gizarte anitzari, herritarroi behatza goruntz duen eskuaren keinarekin argazkia atera zen eta GuraSOS-eko webera bidaliaz Esan BAIETZ!! aldarrikapenari atxikitzeko deia luzatu zaie.

GuraSOS, guraso, aiton-amon eta osaba-izebak dira, kezkatuta daudenak Zubietan egitekoa diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki umeengan, izango duen eraginengatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!