Helduentzako informatika ikastaroa gaur hasiko da, eskolako ordenagailu gelan, 17:00etatik 19:00etara. Goizuetako 12 pertsonek jasoko dute 10 saioetan. Asteartetan emango dira eta bi ostegunetan. Oinarrizkoa emango du Iñaki Etxeberriak eta dohainik da.