%46,2 pertsona gehiagok eskatu du etxebizitzaren alokairurako Udalak ematen duen diru-laguntza

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 29a, 01:00

Hernaniko Udalak etxebi­zitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ate­ra zituen lehen aldiz 2015e­an. Laugarren deialdi honetan jaso dira inoizko eskaririk gehi­enak; iaz baino 61 per­tsona gehiago (%46,2). Diru-laguntza horiek bi helburu nagusi dituzte: gazteak bere­ziki, eman­tzipazio bidean lagun­tzea eta herrian etxe­bizitzen alo­kairua sus­tatzea.

Laugarren deialdi hone­kin diruz lagunduko diren alo­kairu-gastuak 2018ko irai­laren 1etik 2019ko abuz­tuaren 31ra bitartekoak izango dira.

193 eskatzaile eta 105 eskari, inoiz baino gehiago
Aurten nabarmen igo da eskaera kopurua; 2016an 77 eskaera jaso ziren, 2017an, 73 eta 2018an, 105. Azken deialdi honetan, beraz, aurrekoan baino 32 eskaera gehiago egin dira.  Eskatzaile kopurua ere inoizko handiena izan da: 193 pertsonek eskatu baitute alo­kairua ordaintzeko lagun­tza, iaz baino %46,2 gehiago.

2018ko deialdirako 164.000 euroko partida bat bideratu du Udalak: 82.000 euro 18-35 urte bitartekoentzat eta 82.000 euro 36 urtetik gorako eska­tzai­le­entzat. Behin eskaera guztiak az­tertuta, beharrezkoa den ka­su­etan, dokumentazioa es­ka­tze­­ko epea zabalduko da. Es­ka­tzaileari jakinaraziko zaio, gu­tun baten bidez, zein do­ku­men­­tazio aurkeztu behar du­en.  Apirila aldean espero da onu­radunen behin-behineko zerrenda argitaratzea eta mai­atzean, behin betiko ebazpena. Diru-laguntza bi zatitan or­dain­­tzen da. Lehen ordain­keta deialdia ebatzi ostean izaten da. Bigarrena, irailean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!