Lau urteko hitzarmena, Auzolan Berri martxan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Programa berri bat jarriko dute martxan aurtengo mar­txo­an, Beterri-Buruntza es­kual­deko bost Udalek: Auzolan Berri. Hernanik, Astigarragak, Andoainek, Urnietak eta Usur­bilek bultzatutako egitasmoak, «gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea» du helburu. 

Hain zuzen, lau urteko hitzarmena egin dute progra­ma aurrera eramateko, eta atzo sinatu zuten, Hernaniko Transpakarren, formazioa egin­go den lekuan. 

Bertan izan ziren: Xabier Lertxundi, Herna­niko Udaleko Zerbitzu Soziale­tako zinego­tzia; Zorione Etxe­za­rraga, Asti­garragako alka­tea; Ana Ka­rrere, Andoaingo alkatea; Mi­kel Pagola, Urnie­tako alkatea; eta Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea. 

Horrez gain, proiektuaren sustatzaile gisa ere, bertan izan zen Belen Larrion, Gi­puzkoako Foru Aldundiko gi­zarte zerbitzuetako zuzen­da­ria; eta formazioaren zati bat eskainiko duena, Erroak Gi­zarteratze Elkartea, Concha Claverok ordezkatu zuena.

Erakundeen arteko elkarlanean sortua
Xabier Lertxundi zinegotziak hartu zuen hitza, hasteko, eta elkarlana nabarmendu zuen: «erakundeen arteko lanki­de­tzak fruituak ematen ditu». Baina ez erakundeen artekoa bakarrik, aipatu zuen erakun­de barruan ere, Gizarte Zer­bi­tzuen eta Enpleguaren sailen arteko elkarlanetik jaiotako proiektua dela.

Horri esker, «urtero gizarte bazterketa egoeran dauden 15 per­tsonei gizarteratze eta la­neratze prozesuan lagunduko zaie».

52.875 euro, Udal bakoitzak
Auzolan Berri programa mar­txan jarri ahal izateko, «bost Udaletako gizarte zerbitzuek urtero 52.875 euro jartzeko konpromisoa hartu dute, hu­rrengo lau urtetarako». Au­rre­neko edizio honetan, gainera, «Erroak bergizarteratzeko el­kar­tearen kolaborazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako Funts Sozialak ko­finantzatutako Sendotu Aldi­berean programaren laguntza jasoko du», azaldu zuten. 

Bi atal nagusi
Zorione Etxezarragak, Astiga­rragako alkateak hartu zuen hi­tza, ondoren, eta berak azal­du zuen programaren egitura zein izango den. 

Hain zuzen, bi atal izango ditu. Alde batetik, lau hila­beteko formazio ibilbidea: par­te-hartzaileek oinarrizko gozo­gintzan gaitzeko 330 or­duko formazio profesionala jasoko dute, 80 orduko prak­tikak egin­go dituzte eta gaita­sun sozio-pertsonalak lantze­ko sa­ioak eta jarraipen per­tsonali­zatua jasoko dituzte. For­ma­zio-fasea bukatzerakoan, biga­rren atalaren helburua izango da parte-hartzaileek enpresa pribatu batean lan-kontratua lortzea. Horretarako, 3.000-6.000 euroko kontratazio diru-laguntzak jarriko dituzte, sektoreko enpresentzat esku­ra­garri.

Dagoeneko lanean ari dira aurreneko edizioko parte-har­tzaileak zein izan daitez­keen aztertzen, bost Udaletako Gi­zarte Zerbitzuen sailetatik; eta bestalde, enpresen bila ere ba­dabiltza, enplegu sailetatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!