Txukuntzen eta hobeto bizitzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 26a, 01:00

Lan eremu ordenatuek onura ugari dakartzate eta egunaren ordu kopuru handia lanean igarotzen dugula ja­ki­nik, kontutan hartu beharreko gaia da. Askotan denbora galtzen dugu bilatzen ari garen hori ezin aurkitu. Lankideen arteko hainbat gatazka ekidin daitezke antolaketa on batekin ere.

Hainbatetan pentsatu dugu gure laneko espazio horiek hobe aprobetxatuak egon litezkeela. Eta gure bulegoa edo denda txukunago egongo balira, gure bezeroak askoz hobeto sentituko liratekeela badakigu ere. 


Beste hitzetan esanda, espazio-antolaketak gusturago eta eraginkorrago lan egiteko aukera ematen digu, eta hori gure osasun fisiko eta psikologikoan nabarmentzen da batetik, eta zuzenean gure lanaren kalitate eta produktibitatean isla­tzen da, bestetik. 


Beraz, bai, ordenak eragin handia du gure bizitzako arlo desberdinetan, seguruago, lasaiago, orekatuago eta erosoago bizi eta lan egiten lagun­tzen gaituelako.

Maitane Ormazabal Larzabal
Espazio Antolatzaile Profesionala 
www.txukuntzen.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!